XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

zeukan erdian eta zuhaixka zabartu batzuk han-hemen, zeinetako baten azpian aurkitu bainuen aurreko maizterraren bizikleta-ponpa.

Oso apaiz ongilea izan zen; testamentuan, erakundeei utzi zien diru guztia eta arrebari etxeko altzariak.

Neguko egun laburrak heldu zirenean, ilunabarra izaten zen guk afaltzen bukatzerako.

Kalean elkartzen ginenean, itzaleztaturik egoten ziren etxeak.

Gure buruen gaineko zeru tarteak bioleta-kolore etengabe aldakorra izaten zuen eta haren aldera jasotzen zituzten kaleko lanparek beren argi motelak.

Haize hotzak eztenak sartzen zizkigun, eta azala gorri-gorri egin arte ibiltzen ginen jolasean.

Gure oihuek oihartzun egiten zuten kale isilean.

Jolasaren ibilbideak etxe-osteetako bidexka ilun lokaztuetatik barrena eramaten gintuen, eta, hango txaboletako tribu gogorren kolpe-erauntsien artetik, erraustokien usaina zerien baratze ilun bustietako atzeko ateetara, eta, handik, berriz, zalditegi usaintsuetara, non ere kotxe-gidari bat aritzen baitzen zaldia orrazten eta leuntzen, edo uhalen metalezko lokarriekin musika ateratzen.

Atzera kalera itzultzen ginenerako, sukaldeko leihoetako argiz beterik egoten ziren bazterrak.

Osaba kale kantoian agertzen ikusten bagenuen, ilunpetan ezkutatzen ginen, etxean okerrik gabe sartzen ikusten genuen arte.